sábado, 11 de febrero de 2012

PROIEKTUAREN HELBURUAK


Espazio indefinitua "definitzen" aurretik, espazioa antolatzeko lehenbiziko zertzelada edo irizpide batzuk pentsatzen hasi nahi; azken finean, proiektu honetan lortu nahi ditudan helburuak.

Alde batetik, programak hiriaren aniztasuna batzen duenez, aniztasun horrek dakartzan erabilera desberdinak bilduz, Cuchilleria kalera zabaltzen den fatxadak aniztasun hori erakustea da helburuetako bat. Erabilerak eta espazioa aldakorrak izango direla aurreikusita, fatxada horrek ematen diren aldaketa horiek erakutsiko ditu.



Erabilerak oso desberdinak izanda, bigarren helburua ebaketan malgua den espazioak sortzea da. Hau da, espazioak ez dira finkoak izango, baina aldakortasun hori ez da oinean soilik bilatzen, erabilera desberdinek ebaketa desberdinak hartzeko aukera izango dute, eta hori eraikuntza sistema batekin lotzea izango da proiektuaren erronkatako bat.



Hirugarren helburua sortzen diren espazio desberdinen artean erlazio bisuala egotea da. Itxituretan ere anizatasuna bilatuko da, eta, kasuan kasu, itxiturak gardentasun maila desberdinak izango ditu.




No hay comentarios:

Publicar un comentario