GASTEIZKO MENDIEN AZTERKETA_
taldeko lanaren ondorioak
AKTUAZIO MODUA
Gasteizko mendiek hiriguneari honek ez duen zerbait eskaintzen dio: ekosistema aberatsa, non fauna, flora eta errekatan oso aberatsa dena. Hiriaren eta mendigunearen arteko SINBIOSIA bilatuz, mendigunean ERABILTZAILE ANITZENTZAKO ibilbide deserdinak proposatzen dira, eta IBILBIDE bakoitzak EKOSISTEMAREN ELEMENTU DESBERDINAK ezagutzeko aukera emango digu.
PROIEKRUAREN HELBURUA
Proiektuaren helburua Gasteizko mendiek hiriari ematen diotena, EKOSISTEMA, erakustea da. Baina helburua ez da bisita soila izatea, helburua ekosistema ERABILTZEA, ULERTZEA, eta EZAGUTZEA da, baina ez era inbasiboan. Horretarako, ekosistemaren elementu desberdinak erakusten dituzten aktibitateak proposatzen dira.
PROIEKTUAREN EZAUGARRI OROKORRAK
PROPOSAMENAREN AZALPENA
Aktibitate desberdinen beharrak eraikin tipo batean biltzeko proposatzen den soluzioa KAIOLA egitura bat da, non ERABILERA desberdinak TXERTATZEN diren, erabilera bakoitzak ITXITURA eta ESPAZIO propioa dituelarik.
Neurriak aukeratzeko bi faktore hartu dira kontuan: erabilerak eta garraioa. Etxolen kokapena ez denez irisgarriegia, kamioi txikietan garraiatzeko moduko egitura zatikatua plantzeatzen da, gainera pieza aurrefabrikatuak izango dira guztiz, terrenoan egin beharreko lana ahalik eta urriena izateko.
2 mro dauden 8 portiko nagusik osatzen dute kaiola, eta bertan ikasgela bideari bizkarra ematen dago, guztiz itxia, eta ekosistemara baino ez da zabaltzen. Bere ondoan, komuna eta biltegia, hauek ere horma itxiak behar dituztenez, ertzean kokatzen dira. Atseden gunea, ordea, ingurura zabaltzen da, kaiola baino itxitura gehiago ez du, eta habexkak erabiltzen dira, egituraren hedapen bat, itzala emateko.
ERAIKUNTZA
Erabiliko diren piezak egurrezko pieza aurrefabrikatuak izango dira, behar duten forma eta tamaina moztuak eta MUNTATZEKO prest.Honetarako arrazoia: TERRENOAN LAN GUTXIen egitea. Gainera, piezak modulazioa jarraitzen dutenez, garraiatzen errazak izango dira.
Egitura sinplea izango da, etxolaren tamaina txikia eta kokapena kontuan hartuta. PORTIKO NAGUSTIETAN bai estalkia eta bai zorua eusten duten HABEXKAK EUTSIko dira, eta hauen gainean itxitura egongo da. Eraikin tipo bakarra TERRENO desberdinetara EGOKITZEKO HANKEN gainean apoiatzen den plataforma batean kokatuko da, alboko irudietan erakusten den bezala.
INSTALAZIOEN MODULUA
Aktibitateen konplementu gisa eraikinei instalazio moduluak jartzea proposatzen da. BI MODULU planteatzen dira: batak, ENERGIA lortzeko erabiliko den modulua, barnean estalkian dauden plaka fotoboltaikoetatik jasotzen den energia erabilgarri bihurtzeko TRANSFORMADOREAK eta neurgailuak izango ditu. Besteak, URA BILTZEKO helburua izango du. Honek kanaloitik datorren ura biltzen duen bidoia, eta ura hori filtratuko duen tankea izango ditu bere baitan. KANALOIAren diseinuan helburua kanaloiak eraikinaren egiturarekin bat egitea da. Horretarako, egitura portiko nagusia izanik, habetarte horretaz baliatzen da kanaloia beste HABEXKA bat balitz BEZALA TXERTATZEKO. Modulu hauek aukerakoak izango dira, oinarrizko bolumenaren osagarri bat bezala planteatzen dira.
ERAIKUNTZA EBAKETA
EBAKETA OROKORRA
Etxolak mendietako maldan kokatuta daude, maldan behera orientatuak, eta alboan bidearekin lotura egingo da. Bidetik etxolaren bizkarra ikusiko da eta bidean seinalatua egongo da bertako aktibitatea.
IKUSPEGI OROKORRA
ETXOLEN PLANOAK
Ibilbide desberdinei hasiera emateko bi hasiera puntu planteatu dira, errepide nagusietatik hurbil. Hasiera puntu hauek informazio guneak izango dira, ibilbideetan zehar ikusgai dauden elementu desberdinekin harremanetan jartzeko. Gainera hainbat BIZIKLETA eta ZALDIrentzako tokia egongo da, baita egoteko gune bat ere.

Tailer honen helburua inguruan dagoen landare aberastasunaz baliatuz landare hauen erabilera alternatiboak ezagutze a da, horrela landareak berak hobeto ezagutu ahal izateko. Pigmentazioa oso aktibitate sinplea da, tresna eta gai osagarririk behar ez dituena: landareak eta olioa baino ez dira behar. Lehenengoa inguruan dugu soberan, bestea biltegian.

Etxola hau konpostaren erabilera eta azterketari zuzendua da, mendi inguruan dugun lur eta landare sorta handia aprobetxatuz. Tailerrean konpostaren produzkio aztertu eta egiteaz gain, honen osagarri bezala konpostajearen aplikazio praktiko bat proposatzen da: baratz baten landatzea, non inguruko lurraz ta landareaz eginiko konpostarekin beste landare berriak landatuko diren, inguruaren oreka manteduz, aktibitateek ez dutelako inguruarekiko inbasibo izateko intentziorik

Etxola hau ekosistema osatzen duen hirugarren elementuari dago zuzendua: ura, fauna eta florarekin batera ahaztu ezin duguna. Helburua uraren laginak hartu ahal izatea da ondoren ikasgelan aztertzeko. Horretarako luzatzen da plataforma errekaraino. Gainera plataforma horrek errota edo antzeko tramankuluren bat planteatzeko aukera ematen du, uraren ezagutza sakonagoa eta bere alderdi energetikoa aztertu nahi bada.

Etxola hau uxoak begiratzeko egina dagoen etxola da. Gainerako tailerrak bezala, ikasgela bat izango du, uxoei buruzko informazioa eta habiak egiten ikasi ahal izateko, baina gainera begigarri berri bat du, usategi bat, hain zuzen, uxoen migrazioan uxoei lo-leku bat emateko eta horrela uxoak hurbilagotik ikasi ahal izateko. Usategi hau insatalazioen moduluen antzera planteatzen da, bigarren altura batean kokatua, palomera traadizionalen forma hartu

Etxola hau konpostaren erabilera eta azterketari zuzendua da, mendi inguruan dugun lur eta landare sorta handia aprobetxatuz. Tailerrean konpostaren produzkio aztertu eta egiteaz gain, honen osagarri bezala konpostajearen aplikazio praktiko bat proposatzen da: baratz baten landatzea, non inguruko lurraz ta landareaz eginiko konpostarekin beste landare berriak landatuko diren, inguruaren oreka manteduz, aktibitateek ez dutelako inguruarekiko inbasibo izateko intentziorik
