Hurrengo ariketari begira "denetarako" balio duten espazioetan pentsatzean, gurea bezain gizarte anitzaren beharrak asetzeko gai dena, berehala Archigramen lana etortzen zait burura. Seikote honen lanetan beti zegoen presente denbora eta egoera jakin bakoitzera moldatzeko arkitektura egitea. Gainera, teknologiak garrantzi handia
zuen haien proiektuetan, proiektu utopikoak gehienbat, eta, askotan, euren eraikinek makina baten antzera funtzionatzen zuten. Hau da, gure ariketarako eskatzen zaizkigun baldintzak guztiz betetzen zituzten.
Baina haien proiektuetaz gain, Archigramen hitzak ere oso adierazkorrak dira. Haien hitzetan " pertsonak arkitektura ibiltaria dira. Arkitekturak pertsonen mugitzeko ahalmena potentziatu behar du, eta haien behar aldakorretara moldatu."
Burura etortzen zaidan beste kontzeptu bat arkitektura tenporala edo aldi baterako arkitekturarena da. Espazioa moldakorra izatean ez du epe finkorik, ez da inolaz ere betirako arkitektura estatikoa izango. Gaur egun ohikoak dira tarte baterako eraikitzen diren instalazioak, erakustaldi jakin batzuetarako prestatzen direnak. Instalazio hauek badute ekarpen handi bat, gure proiektuan kontuan hartzeko modukoa dena. Arkitektura aldi baterakoa izatean esentzialean zentratzen dira, espresio handiena lortzea minimoarekin. Horregatik, inpaktu handiko lanak izan ohi dira, eta nahiz et desagertu, askotan inguruan aztarna uzten dute.
Horretaz gain, instalazio hauetan material berriek, teknologiak presentzia handia hartu ohi dute, eta interakzioa bultzatzeko helburua izaten dute, Archigramek egiten zuen bezala,
perfil desberdineko erabiltzaileak kontuan hartuz.
Hona hemen horrelako bi proiektu. Lehenengoa Londresen egindako interbentzio bat, errepide azpian eta kanal baten ondoan egindako interaktuaziorako espazioa, taberna, zinema etab. moduan erabiltzen dena. Bigarrena alemaniako arkitekto estudio baten lan ezagunenetako bat, Kubik izenekoa.