martes, 15 de noviembre de 2011

AKTIBITATE GUNEEN GARAPENA


Behin aktibitateak aurrera eramateko tokia aukeratuta, espazio hauen garapena hasi da. Horretarako erabilera bakoitzak dituen beharren zerrenda egin da, eta behar hauei hobeto egokitzen zaien forma eta tamainak bilatu dira.

Honen helburua antzekotasun eta desberdintasun tipologikoak identifikatzea izan da. Adibidez, ebaketetan antzematen denez, terrenoa desberdina denez, plataforma eta hankak beharrezkoak dira. Bigarren ondorioa, aktibitate desberdinek komunean dutena: gela diafano eta itxia beharko da, eta honek gehigarri desberdinak beharko ditu, itxiagoak edo irekiagoak izan daitezkeenak.

Honetarako proposamena: kaiola bat diseinatzea, egitura nagusi batek osatua, barnean gela itxia hartuko duena eta gehigarriak txertatzeko aukerak ematen dituena.

lunes, 7 de noviembre de 2011

Ekosistema ezagutzeko proposamena

EZAGUTZARAKO IBILBIDEAK





Helburua ibilbide dibertsoak planteatzea da, luzera eta zailtasun desberdinetakoak, erabiltzaile desberdinen ahalmenei moldatzen direnak. Era berean, ibilbide bakoitzak ekosistemaren elementu desberdinak erakustea bilatzen da, aukeratzen den ibilbidea delarik ekosistemaren aberastasuna ezagutu ahal izateko.




Ibilbide hauetan ekosistemaren elementuak ezagutzeko aukeraz gain, hainbat aktibitate planteatzen dira. Hauen helburua ekosistem ezagutzea era sakonagonean. Begiratzeaz gain ekosistema ERABILTZEN IKASTEA da helburua, baina esplotazioa ez den eran, erabilera alternatiboak dei daitezkeenak.




Iturria energia eralbiltzeko, konpostaje naturala, enborren lantzea, kabiak, pigmenu naturalak egitea eta usategiak dira proposatutako aktibitateak.


Ekintza hauek aurrera eramateko gaur egungo mendiko refugioen berrirakurketa erabiliko da. Erabilera bakoitzaren beharrak aztertu ondoren, bakoitzaren tipologia definituta, ekintza guzietarako baliagarria den eraikuntza sistema bat bilatuko da, inguruarekin harreman zuzenean egongo dena.


Ekosistema ezagutzeko proposamena