domingo, 30 de octubre de 2011

Ikusi bai baina ikutu ez?


Badirudi azken urtetan parke naturalen "boom" a bizi dugula. Gauza beharrezkoa zena badirudi neurosi bihurtu dela eta berdea den edozer sakratua balitz bezala gorde behar dela. Horrela, gure inguruan ditugun gune natural ugari, babestu beharreko kategoria horretan sartzen ari dira; eta honek bere arriskua du, babesak museo bateko koadro baten parera jartzen duelako natura. Natura babestua bisitatu bai, baina erabil ezin daitekeen gai inertea bilakatzen da, koadro baten antzera begiratu, miretsi daitekeena, baina interakziorako aukerarik gabe. Gaizki-ulerturik ez dadila egon, gizakiak hainbat eremutan izan duen esku-hartzea izugarri kaltegarria izan da, eta ugariak dira gizakiaren presentzia ahalik eta urriena hobe luketen tokiak.
Baina sarritan, errespetua ezartzeko bidean, ekosistema eta bere nondik-norakoak ezagutzeko bidean debeku eta murrizketen dinamikan sartzen gara, haratago ikusi ezinik. Gasteizko mendien kasuan ekosistema aberatsa da oso, nahiz eta bertako landaredia eta faunaren zati handi baten presentzia gizakiari zor diogun: pinuak, pagoak eta faisanak adibidez, gizakiak jarri ditu bertan. Dena dela, aberastasun hau ez dut uste gizakiaren presentzia eta, bereziki, interakzioarekin bateraezina denik, eta honek proiektuari begira hausnarketa bat dakar. Ekosistema ezagutu eta errespetatzeko egokiagoa al da hau ikustea baino ez, edo ikusteak, ikutzeak, erabiltzeak, hau da, ezagutza sakonagoak ekosistema horren errespetuan maila bat haratago eramaten gaitu?

martes, 18 de octubre de 2011

Gasteizko mendien ekosistema






2 EKOSISTEMEN NAHASKETA

Montes de Vitoria edo Valles de transicion direlako fronte orografikoak Arabako lurraldea eki-mende banatzen du eta Arabako Lautada-ren hegoaldeko helmuga egituratzen du.

Mendikate honen sektore orientala hainbat gailur, sakan eta baguadek osatutako paisai

eder batek osatzen du, ia inolako gizakiaren eraldaketa

rik jasan ez duena, bertan kokatutako nukleo ruralak direla eta, abeltzaintzara bideratuak, zeinak oso biztanleria eskasa duten. Honi esker dira hain anitzak bertako habitatak.



Hemen Gasteizko mendien franjako landaredi desberdinak ikus ditzakegu. Landaredia aberastasun honek fauna aberastasuna dakar ere, horrela ekosistema aberatsa sortuz.



Ekosistema honetan fauna ugariena faisan eta usoena da. Eskema honetan animalia horien bizitza zikloa eta konportamendua aztertzen da, ondoren programarako oinarrizkoa izango dena.


Gainera,inguruaren ezagutzarako bi oinarri ditugu, baina konturatu gara hauek erabilgaitzak direla, ez daudela bisitariaren zerbitzura eta informazio gutxi gehitzen digutela.

ENTREGA_BALIABIDEEN MAPA


Publicar entrada

ULLIBARRI-ARRAZUA, MENDIOLA eta ULIBARRI-OLLEROS

martes, 4 de octubre de 2011

MENDIALDEAREN ANALISIA


Gure zonaldearen azterketari ekiteko bertako puntu interesgarri edo estrategikoenak identifikatzen saiatu gara, haien arteko harremana ezagutzeko. Lehenengo herriak eta errepide nagusiak irudikatu ditugu.



Ondoren, mendi gailurrak zerrendatu ditugu, hauek jendea erakartzen duten puntuak izanik.



Ur aintzirak eta putzuak non dauden ere identifikatu dugu, hauetara ere jendea hurbildu daitekeelakoan.


Azkenik, landaredia aldaketa ematen deneko puntuak zehaztu ditugu, izan ere neguan hosto iraunkor ez ez-iraunkorreko gune honetan paisaia interesgarria ematen dela pentsatzen dugu.


Puntu interesgarriak finkatu ondoren antzeman dugu hauek, Gasteizko hedapena bezala, eraztunetan biltzen direla. Hau da, malda tipo bat dago non gailurretik herrira puntu antzekoetan ur puntuak eta landaredia aldaketak ematen diren. Horrela guri erabilgarria zaigun sarea ematen da. Sare hau ,ordea, aldakorra da.







lunes, 3 de octubre de 2011

MENDIALDEAREN ANALISIA





Mendialdearen analisia hasi baino lehen, Araba eta Gasteiz hasi gara aztertzen, bakoitzak dituen partikulartasunak identifika nahian.

Arabari dagokionez, oso deigarria iruditu zaigu Gasteizek eremu metropolitanorik ez izatea, Bilbon eta Donostia inguruan gertatzen ez den bezala. Gasteiz inguruko herriak oso txikiak dira, herri ruralak bete-betean, hiri garapenetik kanpo geratu direnak.

Gasteiz lautada batean kokatzen da, eta ingur
uko lurrak nezakaritza lurrak izan dira beti, Gasteiz hornitu dutenak historian zehar. Gaur egun ordea, Gasteizek ez ditu inguruko eremuak behar hiruburuaren eta inguruko herrien arteko erlazioa ez da sinbiosikoa, herriek Gasteizko dependentzia totala dute, herriek ez diete ezer aportatzen hiriburuari. Udalaren mugan, ordea, badago erliebe aldaketa ba, eta lur horiek nezakaritzara dedikatzen ez direnez, Gasteizek hirian falta diren behar batzuk asetzeko erabili ditu.



Aktuazio erari dagokionez, herrien independentzia mantentzea ezinbestekoa ikusten dugu, herri huek nukleo batean biltzea ezinezkoa iruditzen baitzaigu, bai erliebea bai herrien arteko distantziagatik.