
“Una construcción cultural” artikuluaren harira paisaiaren subjektibitatea azpimarratzekoa iruditzen zait. Alde batetik paisaia hitzak dakarren lengoai anbiguotasuna izugarria da, eta gure arloan hain da erabilia kostatzen zaidala jakitea paisaia hitza entzuten dudanean zehazki zertaz ari garen jakitea, edo hobeto esanda, ze irudiz ari garen. Suposatzen dut gehienok paisaia hitza entzutean irudi naturala dugula buruan, bai natura basatiena eta bai naturala artifiziala ere, gizakion eskusartzeaz sortu dena, baina dena dela, paisaia hitzak ez dit arkitektura elementu bakun bezala gogorarazten. Paisaiaz pentsatzean arkitektura ere agertu daiteke irudian, baina paisaiarekin bat datorren oso bat bezala, ez proiektu indibidual baten antzera. Adibidez, Andaluziako barnealdeko mendikateen irudian bertako herritxoak irudika ditzakegu paisai natural horrekin sortuak izan bailiran. Honek erronka bat planteatzen dit arkitektoaren ikuspegitik, (aurtengo kurtsoan ikasgai honetan sakontzea eta ezagutzea espero dudana) eta hau da zein izan behar duen gure interbentzioak paisai jakin batekiko. Esan dudanez, paisai natural edo rural batean nola aritu eta zer erlazio izan honekiko ardurazko gaia da. Interbentzioak paisaia markatu egiten du, betirako ez bada ere, luzerako eta atenporala iruditzen zaigun eremuaren eta objektu bakun eta artifizial baten arteko talka horretan paisaia berritu, moldatu egiten da. Horregatik, paisaia lantzearen kontzeptua interbentzio txikiekin lotzen du nire burua nahi gabe, eta zaila egiten zait proiektu handiagoekin lotzeak, hiri mailako proiektu batekin adibidez. Izan ere, hiri paisaia eta paisai naturalaren arteko talkan pasaiaren desitxuratzea ematen da, paisaiaren okerrerako ia beti.
Arkitektoaren begiradatik haratago, artikuluak dion bezala, paisaiak indibiduo bakoitzean eragin jakina du, bakoitzak paisaia bakoitzaren aurrean dituen sentipenak, usainak, testurak, koloreak. Are gehiago, giza talde batek bere inguruko paisaiaren gainean sentimendu jakina izan dezake, paisaiak bere gizartearen nondik- norakoak erakusten dizkiolako, herri baten bidea erakusten duelako. Paisaia lantzeko eta paisaiarekin lan egiteko bi alderdi hauek ahalik eta gehien ustiatzea beharrezkoa iruditzen zait. Alde batetik, aurretik ezagutzen ez dugun leku batean ditugun lehen esperientziak, leku horrek eragiten diguna eta arkitekto bezala erabil dezakeguna. Bestetik, bertan bizi direnen usteak, jaio direnetik paisai horren parte direnek bere bizilekuarekin duten erlazioa.
Horrela, kurtso honetara begira, tresna hauek dominatzea ez bada, arkitektoak paisaiarekin lan egitea den prozesu hori bereganatzea eta sakontzea gustatuko litzaidake, paisaian nola eragin, hiri paisaia eta landa paisaia uztartzen ikastea etab, horretarako hirigintzarekin batera egingo dugun lanaz baliatuz batez ere.