domingo, 17 de marzo de 2013
martes, 5 de marzo de 2013
ekipamendu kulturala eta erresidentziala Rue de la Monnaien
Dena dela, erritmo eta egitura honen barruan ez dago patroi bakarra, bariante ugari baizik. Gure kasuan, orubea inguratzen duten bi kaleek erritmo oso desberdina dute izaera ezberdina dutelako. Izan ere bi eraikin oso berezi kokatzen dira alboan. Bata gaztelua Chateaux Vieux delakoa, gure orubearen aurre-aurrean. Bestea, Baionako katedrala, orubea inguratzen duten bi kaleen amaiera dena. Historikoki ere horrela izan da, gure eraikina kokatzen den tokiak beti izan duelako egitura berezi bat.
Alde zaharrean ematen den erritmoaren azpian tipologia desberdinak ditugu. Kalea era naturalean sortzen da, eta bertan sortzen den erritmoa garaiko eraikinek dutena da. Eraikin hauen forma eta tamaina erabilera bati dagokio, era berean, tipologia batekin identifikatzen dena.
Rue de la monnaie-ren kasuan, eraikinak etxebizitzak dira, lote gotikoak. Beraz, eraikin estu eta luzeak dira, kalearen fatxadara errepikapenaren eta krujien ideia ateratzen dutenak. Kalea katedralarentzako marko batean bihurtzen da, eta oinezkoak beti katedrala du fondotzat; eraikinak errepikapen sentsazio batean geratzen dira.
Rue de les governeurs, ordea, desberdina da oso, bertan eraikin tipologia ugari agertzen direlako. Alde batetik, gaztelua. Monumentala, orubearen ikuspegi frontala du, eta era berean orubetik gazteluaren ikusopegi frontala dugu ere. Bestetik, obispoaren etxea, monastegi eta jauregi artean dagoena, eskala handiko eraikin patioduna. Azkenik, etxebizitza tipologia duten hainbat eraikin ditugu, nahiz eta gaur egun guztiek ez duten funtzio hori. Aipatu ditugun lehen eta bigarren eraikinek espazio publikoak dituzte haiekin, eta honek ere kaleari monnaiek ez duen izaera ireki bat ematen dio.
Eraikinen forma dela eta erabilera desberdinak luzetara antolatu behar dira. Orokorrean, goiko eskematan azaltzen den bezala, hiru gune desberdintzen dira: ikastekta gunea, aretoa, eta gune erresidentziala. Hiruetara sarrera les Governeurs aldean sortzen den plazatik egingo da. Aurretik azaltzu den bezala ere, eraikinen krujien artean komunikazio krujiak eta patioak daude.
Etxebizitzen antolamenduari dagokionez, bi eraikinetan planteatzen dira. Batak hotel lanak egingo ditu, besteak alokairuko apartamentuak izango ditu. Hotelean, beheko solairuan erabilera komunak eta hotelaren harrera planteatzen dira, orubearen gune pribatuenean.
Apartamentu eraikinaren azpialdean, ordea, taberna jatetzea kokatzen da, plazan erdialderago kokatzen baita, beraz, kanpoko jendeari irekiagoa dago. Luzetarako ardatza jarraituz, etxebizitzak galeria bidez antolatzen dira. Horrela bi eraikinen arteko patioari bizitza emango zaio.
Ikasketa gunea ere bi eraikinek osatzen dute eta bertan liburutegia, erakusketa gelak eta ikekerta gelak azaltzen dira. Plaza alboan dagoen eraikinean sarrera nagusia dago, eta bertatik erakusketa gelra edo liburutegira joan diteke. Liburutegiak beheko solairuraren zati bat eta goiko hiru solairuak hartzen ditu. Azken solairuan ikerketa gelak daude. Bi eraikinak kanpoaldera itxi egiten dira (beheko solairuan izan ezik) eta barrualdera, patio den erdiko jrujiara zabaltzen dira.
Aretoari dagokionez, eraikin desberdinena da. Baxuagoa eta zabalagoa, erdian kokatzen da eta gazteluarii erantzuten dio. Bere aurrean eta azpian gune publiko nagusia antolatzen da. Monnaie aldera, fatxadaren batasuna eta erritmoa mantentzeko aretoa zatitu egiten da hiru krujiatan: areto txikiagoa, komunikazioak eta zerbitzual baina Governeurs aldera, ordea, aretoa bere tamainan agertzen da.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)