Gure zonaldearen azterketari ekiteko bertako puntu interesgarri edo estrategikoenak identifikatzen saiatu gara, haien arteko harremana ezagutzeko. Lehenengo herriak eta errepide nagusiak irudikatu ditugu.

Ondoren, mendi gailurrak zerrendatu ditugu, hauek jendea erakartzen duten puntuak izanik.

Ur aintzirak eta putzuak non dauden ere identifikatu dugu, hauetara ere jendea hurbildu daitekeelakoan.
Azkenik, landaredia aldaketa ematen deneko puntuak zehaztu ditugu, izan ere neguan hosto iraunkor ez ez-iraunkorreko gune honetan paisaia interesgarria ematen dela pentsatzen dugu.

Puntu interesgarriak finkatu ondoren antzeman dugu hauek, Gasteizko hedapena bezala, eraztunetan biltzen direla. Hau da, malda tipo bat dago non gailurretik herrira puntu antzekoetan ur puntuak eta landaredia aldaketak ematen diren. Horrela guri erabilgarria zaigun sarea ematen da. Sare hau ,ordea, aldakorra da.




No hay comentarios:
Publicar un comentario