martes, 15 de noviembre de 2011

AKTIBITATE GUNEEN GARAPENA


Behin aktibitateak aurrera eramateko tokia aukeratuta, espazio hauen garapena hasi da. Horretarako erabilera bakoitzak dituen beharren zerrenda egin da, eta behar hauei hobeto egokitzen zaien forma eta tamainak bilatu dira.

Honen helburua antzekotasun eta desberdintasun tipologikoak identifikatzea izan da. Adibidez, ebaketetan antzematen denez, terrenoa desberdina denez, plataforma eta hankak beharrezkoak dira. Bigarren ondorioa, aktibitate desberdinek komunean dutena: gela diafano eta itxia beharko da, eta honek gehigarri desberdinak beharko ditu, itxiagoak edo irekiagoak izan daitezkeenak.

Honetarako proposamena: kaiola bat diseinatzea, egitura nagusi batek osatua, barnean gela itxia hartuko duena eta gehigarriak txertatzeko aukerak ematen dituena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario