domingo, 19 de febrero de 2012

Arkitektura = Igogailua


Aurreko sarreran azaldu nuenez, espazioa antolatzeko 3 baldintzak izango dute eragina: espazioa aldakorra izatea, eta altueren aldaketak indar handia hartzea, espazioen artean erlazio bisualak lantzea eta fatxadan aldaketa hauek erakustea.

Honi jarraituz, proiektuaren miuna baldintz aguzti horiek betetzea ahalbidetuko duen eraikuntza sistema bat lortzean datza. Eraikuntza sistema hori plataforma bidezkoa izango da. Fatxadan dauden zutabe lerroek estalkian pilatzen diren plataformak eutsiko dituzte, eta plataforma horiek zutabe horietan zehar igo eta jaitsiko dira. Komunikazio bertikalak, beraz, desagertu egingo dira. Plataforma bera da espazioa egituratu eta espazio horretara eramaten gaituena. Horrela, etengabean aldatzen den espazioa sortuko dugu.



Egitura fatxadaren planoei elkartzut izatean, plataforma horiek beti argiztatutak izatea bermatuko da, eta gainera kaletik barnean ematen diren erabilera desberdinak ikustea ahalbidetzen digu.




Erabilera desberdinen arteko erlazio bisuala bultzatzeaz gain, eraikinera sartzean erabilera eta espazio desberdinak ikusi eta ulertzeko aukera izatea ere garrantzitsua da. Horregatik, beheko solairua libreagoa izango da, goian dagoena ikusteko modukoa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario