Aurretik azaldutako baldintza guztiak betetzeko egitura definitiboa hurrengoa da: fatxaden norbidean 4 habetarte proposatzen dira, eta sakoneran plataforma horiek eraikinaren herena edo bi heren hartuko dute, beti argi sarrera ahalbidetuz. Gainera, barne espazio desberdinen arteko erlazioa behartzeko, medianeren aldeetan trama edo sare hori beste modulazio batekin nahastuko da. Hain zuzen hormaren laurdena hartzen duten beste plataformak sartuz, bi modulazioen artean zuloak egotera behartzen da.
Gainera, espazioa zertxobait kontrolatuko da, ez da nolanhikoa izango. Solairu bakoitzean plataforma finko batzuk izango ditugu, eta gainera, solairu bakoitzean plataforma kopuru maximo bat izango dugu, inoiz ezin dira solairuak guztiz bete. Honek erabilera eta espazio ugari sortzea ahalbidetuko du, baina espazio hori ez da nolanahikoa izango.



















No hay comentarios:
Publicar un comentario