domingo, 13 de mayo de 2012

OMNIBUS maiatzak14 entrega finala



Azpiko irudietan azaltzen denez, orubea gaur egun hutsune bat da. Honen arrazoi nagusi bezala bi faktore nagusi identifikatu dira:
1. alde batetik espazio publiko egoki baten falta, Gasteizko klima kontuan hartuta, ez dago jendea erakarttzen duen elementurik, nahiz eta orubearen kokalekua ezinhobea den.
2. Hutsunea egotearen bigarren arrazoia erabiltzaileen arteko konflitkoa da. Alde zaharrak 3 izaera ditu: auzo izaera, hiri erdigunea, eta gune historikoarena eta hiru alderdi horiek uztartzeko arazoak izan dira.

Arrazoi hauexengatik proiektuaren helburua hiru alde horiek konbinatzea izan da, erabiera bakoitzari kokaleku egokia emanez, eta denak bilduko dituen interakzioarako espazio bat sortzea. 


Horrela, Santa Maria katedraletik hurbil museoa kokatu da, honen alboan baina auzorantz joz spa eta kirol ekipamenduak, lehenengoa museoak erakarriko dituen erabiltzaile antzekoak hartuko dituelakoan, eta bigarrenak auzokoetatik hurbil egongo direlakoan. Azkenik mediateka eta ikasgelak bilduko dituen eraikinak kokatuko dira. Auditorio eta zinemei dagokienez, hiri mailan eragina dutenak, ur-deposituaren barrenean kokatuko dira, Gasteizko betiko den eraikinean, eta sarrera nagusiak hiritik hurbil daudelarik.






Estalkia osatzeko irudiko egitura espazial  baten antzekoa erabiliko litzateke. 
Ebaketatan antzeman daiteken bezala, fatxadak desberdinak dira eraikinaren kaleko aldean eta barrenekoan. Oihal horma sistema bat proposatzen da, eta ondoren  altzairu kortenezko xaflaz estaliko dira  kaleko aldera ematen duten hormak. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario