martes, 3 de abril de 2012


LEHENENGO ANALISIAREN LABURPENA

1. Egungo egoera




EAEko gainerako hirubuerekin alderatuta Gasteizen bizi-giroa oso eskasa dela esan dezakegu. Gasteizko alde zaharrak auzo guztien artean inmigrazio tasa altuena du, eta auzo zaharkituenetako bat da. Egoera honek gainerako gasteiztar eta arabarrek duten irudia “ditortsionatzen” du, eta degradatutako zonaldetzat hartzen dute askok. Udaletxeak honen kontra egin nahi izan du eta Gasteizko alde zaharraren itxuraldaketa sustatu du, baina honetarako jarraitu duen bidea ez dirudi egokiena. Erabileren mapari begiratzen badiogu, alde zaharra museo bat bihurtzen ari dela ematen du, kontenplaziorako hiria, non turistak elizaz eliza eta museoz museo doazen. Baina oraindik ere, arratsaldeko 20.00 tatik aurrera alde zaharra hutsik geratzen da.

2. Azterketaren ondorioak

Espazio publiko duinaren eta hiri-giroaren aurrean, udaletxeak alde zaharra berpizteko bidea hiri-museoa sortzean ikusi du. Honek, ordea, mota bateko erabiltzaileak erakartzen ditu, beraz arazoak jarraitu egingo du.

3. Programaren planteamendua


Gure omnibusak funtziona dezan erabilera desberdinei erantzun egokia eman behar zaie. Orubearen kokapena dela eta erabiltzaile bertan ematen den aktibitate bakoitzak erabiltzaile mota bat erakarriko du, beraz distantzia jakin batera eragingo du. Auzokoa, hiri mailakoa eta hiriaz gaindikoa.

ORUBEA= KONFLIKTOA

Gure oruberaren kokapena ikusita, hiriaren toki klabea izateko kokagune ideala izango litekeela pentsa dezakegu, baina orubea, ordea, hutsik dago. Honen arrazoia, aurreko analisitik ondorioztatuta, alde zaharrak dituen hiru izaera desberdinei erantzuten jakin ez dela.

PROPOSAMENA

Guzti hau soluzionatzeko proposatzen dena negutegi erraldoi antzeko bat da, gainazal fin eta organiko bat bere azpian aktibitate guztiak bilduko dituenak.

Omnibusak orubeaz gain inguruko espazioak bereganatuko ditu, ingurua moldatuz eta lehendik ez zeuden kale eta plaza berriak sortuz. Calle de las escuelasen kale izaera indartzeko eraikinak kale horren jarraipen bezala planteatuko dira, baina Santa Maria kalera kalea difuminatu eta omnibusean sartuko da.

Beheko solairua espazio publiko erraldoi bat bezala planteatzen da, berdegune, jardin botaniko eta plaza desberdinak dituena, baita eraikinetara eta egiturara sarrerak. Goiko solairuetan eraikinak eta egitura izango ditugu. Azkenik guzti hau biltzen duen estalki gardena


No hay comentarios:

Publicar un comentario